Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desafiatu, desafia, desafiatzen du ad erronka jo, desafio egin.

Xarles bozkarioz desafiatuz, hasperen bat bota eta ezpain izkinan landaturiko zigarreta meharrari su eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,45

Hybrisak bultzatzen du, esate baterako, Prometeo, ezin eutsizko bortxaz, Zeus desafiatzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.

Hantxe, neguko hotza desafiatuz, bizkarreko tatuajea erakutsi zion mutilak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 106. orr.

"hamabost ale" esan zuen, eta aurpegia loratu egin zitzaion, grabitatearen legea desafiatzen zuen keinu batekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.

Ohm-en legea desafiatuz igarotzen dira seinale elektrikoak gorputzean zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.

-Bestaldera bagoaz -jakinarazi zion, desafiatuz bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus