Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso labur bada ere diru batasunari buruz aipa daitezkeen abantailak eta desabantaila nagusiak jasoko ditugu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.
Bakarrik bidaiatzearen onura eta desabantailez mintzatu gara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 90. orr.
Miope izatearen desabantailei buruz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 22. orr.
Bada beste desabantaila aipagarri bat: herrialde guztiek truke-tasa politikari uko egin beharra. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.
Kolonien desabantaila -merkataritzarako askatasuna galtzen baitute- ondo berdinduta geratzen da metropoliaren babesaz, hau armaz edo legeen bidez baliatzen baitzaie. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.
Volkswagenek desabantaila nabaria du pertsonal kostuetan Alemaniako bere lehiakideekiko. Berria - Ekonomia 2004-08-24
Energia nuklearrak baditu abantailak, baina desabantailak handiagoak dira. Berria - Gaiak 2006-03-07
Emakumea izatea desabantaila zen... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 185. orr.
Aldaketak abantailak eta desabantailak izan ditzake. Berria - Kirola 2004-03-06
Gauzen pentsatzaile eta munduaren miatzaile bezala, hau da, kulturalki, euskaldunok baditugu desabantaila askoren artean abantailatxo batzuk, bazterrak aurrera begiak irekita ibiltzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.
Nahikoa desabantaila izan zuten azkeneko bizilekuan ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.
Salmentak jaisten ari dira, oro har, eta hizkuntza gutxitu batean lan egiten dugunok, gainera, desabantailan gaude. Berria - Kultura 2004-01-31
Buruargitasuna nagusiki ondoretasunezkoa dela esaten denean [...] iradokitzen da alferrikakoak direla desabantailan daudenen heziketa bultzatzeko gizarte-politikak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.
Horren zuzena ez bada ere, eurekiko «zeharkako diskriminazioa» gertatzen dela esan zieten, «ustez neutrala den edozein xedapenek, irizpidek edo jarduerak gutxitu bat desabantaila egoeran uzten duenean». Berria - Euskal Herria 2004-12-04
abantailak eta desabantailak (7); baina desabantaila (3); desabantaila da (4); desabantaila handia (3); desabantaila hori (4); eta desabantaila (5); eta desabantailak (8); izatea desabantaila (4)