Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

derrigortu (254 agerraldi, 50 liburu eta 139 artikulutan; ETCn 3.422 agerraldi), derrigor(tu), derrigortzen 1 du ad derrigor behartu.

Derrigortu egin gintuzten, kapitain jauna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Nazio independente eta gerrari hartan, gonbidatu egin behar zen, ez derrigortu; eman edo itxaronarazi egin behar ziren jabea hil eta jaberik gabe zeuden feudoak; sariak eman eten gabe, hobespenen beldurra sartu behar zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Ez dago kristaurik hango jardun lehorra inork derrigortu gabe irakurriko duenik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Esklabo berriak ez du nagusi batentzat derrigortuta lan egiten; esklabo berriak aberatsa izan gabe aberatsak bezala bizitzeko bere burua behartzen du lan egitera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 102. orr.

Ezin ditut derrigortu domina hartzera.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Senarraren hilobian etzatera ere derrigortzen dute.  Berria - Gaiak   2004-03-18

Biharamunean, susmoa zuten, hilik egongo ziren, edo bestela tren batean sarturik Alemaniara bidean garraio, alemanen gerra-fabriketan lan egitera derrigorturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Inork ez zintuen derrigortu kakazahar hori hartzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.

Desamortizazioaren garaian fraideek komentuak uztera derrigortu zituzten, baina itzuliko zirela uste zutenez, gauza asko ezkutuan gordetzea erabaki zuten.  Berria - Kultura   2004-06-02

Hau da nire mundua, dontsuon mundua, eta ez nau inork derrigortuko nahi ez dudan bizitza batera!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Ikara larriak zeharkatu zuen plazara derrigortutako jendetza.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

Baina hura guztia Gobernuak derrigortu zuen esklaustrazioarekin bukatu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.

Biak txarrak horiek, debekatzea eta derrigortzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Koldo Mitxelenak muga-mugako egoera derrigortu batetik, gerrarenetik, begiratu zien galdera horiei.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.

Ume derrigortuak, izpiritu menderatuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

Ez zuela hitz egin nahi irudi zuen, galdezka eta galdezka ito arte ez baitzen hasten erantzunak ematen, eta derrigortuaren plantan egiten zuen beti ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus