Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren Volksgeistak ere [...] Herrien Psikologiatik ematen du eratorria, edo hobeto, haren deribazioen deribazio edo garapen paralelo frantses eta ingelesen batzuetatik deribatua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 83. orr.
Eta sistema hau definitua izango da deskribatu ahal bada nola deribatzen diren bata bestetik diskurtso ekonomikoaren difrakzio-puntuak, nola arautzen duten batak bestea, nola inplikatzen duten elkar (nola balioaren kontzeptuari buruzko erabaki batetik deribatzen den salneurriari buruz erabakitzeko puntu bat). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.
Ikatza erretzeak sortzen du gehienbat euri azidoa, % ia 60an, eta arroliotik deribatuek, % beste 30ean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.
Deskribapen arkeologikorako (eta kontuan izan gabe hemen prozeduraren ahalezko joan etorriak), kontrajartze honek azterketaren terminus a quo delakoa osatzen du, kontraesan deribatuek terminus ad quem delakoa osatzen duen artean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
· Baldintza perpausen, ondoriozkoen, eta abarren lokarri sintaktikoa ba -, bait -, baina, baizik... dira, bairen deribatuak denak. gero eta garestiago izango da erregaiaren deribatuak lortzea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.
Osagaien artean bat testosteronaren deribatua delako. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Fenolaren deribatu kloratu baten fabrikazioan lortzen den azpiproduktua da. Berria - Gaiak 2004-11-05
Kautxu eta metalezko piezak egiten dituen Tecmesa fabrika, espezie eta deribatuen denda bat eta Labe-Txiki okindegietako labe bat erre zituen suak; ondoko enpresetan kalteak arinagoak izan ziren. Berria - Ekonomia 2004-08-05
Ukitzaileetatik abiatuta, kurbara jo zitekeen berriz; funtzio deribatutik bera deribatua zen funtziora jo zitekeen berriz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.
Dekretuak esaten duenez, ebakuntza deribatutako osasun zentroan egin bada, Osasun Sailak zuzenean ordainduko ditu ebakuntzaren gastuak. Berria - Euskal Herria 2006-03-22