Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deretxo 1 iz ipar zuzenbidea. ik dretxo.

Gu Eusko Armadan sartu ginenean, Paueko unibertsitatera joan zena deretxoa ikastera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 57. orr.

Zinezko entziklopedia zelako fama zuen ala teologia, ala filosofia, ala literatura, ala musika, ala deretxo zibil eta Elizako deretxoan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 55. orr.

Ez baitzen eliza deretxoan aditu haietarik, baimenik gabe esposatu zen bere kusiarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

Eusko Ikaskuntzak bere gain hartuak ditu aurten Maite Lafourcade deretxoko irakasleak segurtatzen dituen kurtsoak euskal eskubideetaz.  Herria   2003-03-20

Franck Moderne Sorbonako deretxo erakasle ezagutuari eskatuko dio txosten bat.  Herria   2004-02-12

Uztaritzeko seminarioan egin zituen bigarren mailako ikasketak eta gero Bordeleko Unibertsitatean ekonomia eta deretxo sailekoak.  Herria   2004-12-23

2 eskubidea.

Bere semea gizondua dela jakiteko deretxoa badu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Ez ote zuen bizimolde normalago baten eramateko deretxorik?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.

-Ez dago deretxorik -trumilka eta bultzaka sartzen da bulegoan-, ez dago deretxorik; nork aldatu dizkit joan den asteko liburu komentarioak, nor izan da kabroi hori...?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 152. orr.

Bainan alare, ez dago deretxorik koñak botilla ustuta gero egin genduna egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus