Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erretzeko biziora itzultze horrek eta altzairu tristeez hornituriko leku txiki eta itxi batean hainbeste denbora egoteak sobera deprimitu ninduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.
[Animalia etxekotu eta etxe-barrukoek] gu bezalaxe dira ondoezten, gaixotzen, ergeltzen, deprimitzen eta "hiltzen". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Ez nintzen izugarri deprimitu, ez zen hori izan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 14. orr.
Deprimitua ote nagoen, triste ikusten omen nau. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 104. orr.
Horrek esan nahi du hilekoarekin zaudela edo deprimitzera zoazela une batetik bestera. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 160. orr.
Ordurako gaizki zegoen Mari, nahiko deprimiturik eta negarrez hasteko prest edozein momentutan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.
"Ez nian Cesarrena esan ez deprimitzearren", zuzendu zait Joseba euskaraz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.
Edonor deprimitzeko moduko lekua zela pentsatu zenuen sartu bezain laster. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.
Boca-River derbia, finalerdietan. Berria - Kirola 2004-05-29
Tristura umeekin sendatzen ez bada (zure tristura amatasunak sendatuko ez balu), zer pasako dio ama deprimitu batek umeari. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 107. orr.
Ez du logelan berriro sartu nahi, giro goibel eta deprimitu horrek itoko duen beldurrez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 95. orr.
Beren suizidio egunerako falta diren egunak zenbatuta dauzkaten deprimitu kronikoak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.