Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

depresioaldi (orobat depresio aldi g.er.) iz depresioaren mendeko aldia.

Oraingoz depresioaldi batean nago, ikusten duzun bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

Hau, noski, depresioaldiaren kontuan sar dezake nahi duenak, baina jakin beza halakoak adineko naizenetik ezagutu izan ditudala depresioaldiak. Neskafe poto hutsaren aurreko depresioaldiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 155. orr.

Hark esaten dio Cadyren ondoren izan zuen andregaiarekin ezkondu zela bi urte lehenago, baina emazteak bere buruaz beste egin duela depresio aldi batean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.

Zientzia orok bezala, biologiak bere aldarteak ditu, txandakako bere baikorraldiak eta bere depresioaldiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus