Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

depresibo 1 izond/iz depresiorako joera duena. ik depresio 2.

Hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.

Suizidiorako joerak agertutako gaixoen herenak arazo bipolarrak zituzten (fase depresiboak eta maniakoak tartekatzen dituen buruko gaitza).  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Errepresioaren erruz hantu biktima nortasuna, nortasun depresiboa da: norberak bere egoeraz negar egin dezake, negar eginaraz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 137. orr.

Beti izan zuen halako joera depresibo bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

Patolojia depresiboa suizidioaren zergati nagusia dela baitakigu,Egunkariko zuzendariak ezin zion ezer aipatu, ordea, kritikari gizajoak oso izaera minbera eta depresiboa zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Bere jabeak gurtzeko eta miazteko dagoen txakur depresibo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Depresibo bati segituan sumatzen zaio: askoz ere motelago dabil, makurtuta, ez zaizkio hitzak ateratzen...  Berria - Gaiak   2006-04-02

2 irud/hed

Ez, ordea, larunbat depresibo batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Desenkantuaren jardina kultibatzen duten "alesandrino depresiboak" deritze Rortyk.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

3 maniako-depresibo izond fase maniakoak eta depresiboak aldizkatzen dituena.

Izadiak edo Jainkoak zertarako sortu ote dituen autismoa, psikosi maniako-depresiboa, eskizofrenia eta halako gaixotasun lazgarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.

Ibarretxek «gaitz bipolar maniako depresiboa» duela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Problema maniako-depresiboak dituzten psikiatrak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.

· iz Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Maniako-depresibo bihurtzeko unean, zainak korapilatzen nabaritzen ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maniako depresiboa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus