Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berpizkundeko pietate bat iduri zukeen, ez baleramatza oinetako deportibo zartatuak, praka bakeroak eta ez dakit zeren aurkako komitearen kamiseta bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Ia kilo erdia balio zuen erloju deportiboari begira. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 57. orr.
Auto deportibo bat aparkaturik zegoen aurrealdean. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 22. orr.
Arrateko igoera, 1941. urteaz geroztik urtero korritzen zena, Eibarko Klub Deportibok antolatuta. Berria - Kirola 2004-06-02
Nire belarriek Julio Iglesiasen aire bat ezagutu zuten deportiboko leiho irekietatik kanpora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.
Dena dela, dudatan nago zein aukeratu; Hyundai Coupea, adibidez, asko gustatzen zait, baina dotorea izan arren ez dauka zaldi askorik; badakizu, "pobreen deportiboa" deitzen diote. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 103. orr.