Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atxiloketak, epaiketak, konfinamendu eta deportazioak, inoiz eten ez baziren ere, indarberritu egingo dira 1983an. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 171. orr.
Paris erori berri, juduen deportazioak hasi ziren eta zurrumurruak zebiltzan milaka atzerritar atxilotzen zituztela belodromo eta estadioetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 340. orr.
Deportazioek galaraziko al dituzte etorkinek hesia gainditzeko egiten dituzten ahaleginak? Berria - Harian 2005-10-08
Epe luzean deportazioa erraztuko duen beldur dira etorkinak. Berria - Mundua 2004-01-10
Haien deportazio data eta heriotzako esparruetara eraman zituen konboiaren zenbakia. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.
Japoniako justiziak jokalariaren deportazio agindua eman eta errefuxiatu estatusa ukatu dio. Berria - Kirola 2004-08-25
Faxistek deportazio mehatxu zuzenak egiten zizkieten Euzko Gudarostean borrokan ari zirenen senideei. kartzelatik libre geratu ziren hainbati deportazio zigorra ezarri baitzieten: Badajozera, Cuencara, Cadizera, Caceresa, Almeriara... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 26. orr.
1962an deportazio eta konfinamendu politikari ekin zioten agintari frantziarrek, lau euskal iheslariren aurka hartutako neurriekin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 169. orr.
Joanesek deportazio garaiko xehetasun guziak atxiki zituen bere golkoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 103. orr.
Berantago baizik ez zen hasi deportazio denboran pairatu zituenetaz mintzatzen, Berantago baizik ez zen hasi deportazio denboran pairatu zituenetaz mintzatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 57. orr.
deportazio garaiko (3); deportazioari buruzko (3); eta deportazio (4)