Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deportatu2 1 iz arrazoi politikoez edo zigor gisa, erbesteratua izen den pertsona.

Iheslari eta presoez gain, baita deportatuak eta kontzentrazio barrutietan egondakoak ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Bazekien deportatu ohi batzuek elkarteak muntatu zituztela eta urtean behin biltzen zirela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 143. orr.

Gogoratuko ez nintzen ba deportatuen trenekin?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 80. orr.

Deportatuen egoera juridikoa erregularizatzea zen helburu nagusia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Kontzentrazio-esparru nazietatik bizirik irten zirenen eta Seine-et-Oise departamentuko deportatuen Elkartea.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Block-a hartan pasatu bi hilabeteak, ene deportatu biziko gogorrenak izan dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Dachau-ra igortzen zituzten deportatu taldeen artean [...] frantses komando ttipi bat jin zen, eta gure ondoan ziren block 24ean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deportatuen artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus