Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deportatu1, deporta, deportatzen du ad norbait, arrazoi politikoez edo zigor gisa, erbesterarazi. ik deserritu.

Berrikitan Saudi Arabiak deportatu egin ditu Indiako 76 haur.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Geroago, 1794an, Iparraldeko zenbait herri hustu eta 4.000 biztanle Landetara deportatu zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Dekretu bat izenpetua izan zen, apez ihardokitzaileei erbesteratzea agintzen ziena, non ez zuten Guianara, gaizkile arriskutsuenak eramaten zituzten Outre-mer deitu zoko urrun hartara deportatuak izan nahi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Lyssenkoren teoriei uko egin ziotenak Siberiara deportatu zituzten, eta asko ez ziren handik itzuliko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

Euskal errefuxiatuak kontzentrazio barrutietara deportatzea lortu zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.

-Detenitu eginen zintuzkete eta Espainiara deportatu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

Josif Stalinek 160.000 turkiar meskhetiar deportatu zituen Georgiatik Uzbekistanera.  Berria - Harian   2005-05-19

Deus ez nekien naziek 1942an deportatu eta erail zuten amona errusiar honi buruz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

Sekula ere ez zidan esan, gainera, haren senitarteko gehienak Frantziako lurretatik deportatu zituztela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.

Copenhague-ko poliza gizonak baziren ehunka Büchenwald-era deportatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus