Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
depilatu, depila, depilatzen du ad ilea kendu.
Zuk gosaltzen duzun bitartean nik izterrak depilatuko ditut. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 82. orr.
Gogoan dut neska germaniar batekin nengoela, zangoak depilatzen ez zituena, mutil-lagunak debekatu egiten ziolako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.
Esnetan bustitako madalena pusketa eztarrian trabatu zitzaidan hantxe bertan, sukaldean eta nire aurrean, gona kendu eta aulkian eserita hankak depilatzeko prestatu zenean. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 82. orr.
Hankak depilatzeko argizariaren bila komunera sartu nintzen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 102. orr.
Depilaturik ote duen edo ez. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 138. orr.