Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dependentzia 1 iz inoren esku dagoenaren, zerbaiten mendeko denaren egoera. ik mendekotasun.

Buruko gaitzak maiz lotzen dira ezinarekin, eta dependentziarekin; horri aurre egiteko urratsak egiten ari dira gaixo eta senideak.  Berria - Harian   2005-07-03

Petrolioarekiko dependentzia 2020rako hautsiko dugu.  Berria - Harian   2006-02-18

Barne barneko sekretuen agertzeak dependentzia sortzen du.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Enpresek ez dituzte oferta hauek gure mesedetan egiten, guregan etengabe erosten jarraitzeko dependentzia sortzeko baizik Urre-patroiaren garaian ere, nazio ekonomiek elkarren arteko dependentzia handia zuten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 141. orr.

Gizarteak inposatutako dependentzia ekonomikoagatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 286. orr.

Azpigarapenaren funtsa dependentzia asimetrikoaren bidez azaltzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 295. orr.

Estatu-nazioen arteko dependentzia militar multilaterala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Adin batera heldutako seme-alabak berezko dependentziatik (ahultasunak eragindako heziketa eta babes beharretik) irteten direnean, hiriko kide libre bihurtzen dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Emakume askok erasotzailearekiko dependentzia emozionala dute eta, sarritan, jasotzen dituzten tratu txarren errudun ere sentitzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Jainkoarekin edo naturarekin batzean eta arimak substantzia jainkozkoarekiko duen dependentziaren esplizitazioan datza dohatsutasuna edo salbamena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbait animaliak kidetasun-lotura sendoak sortzen dituzte, elkarren arteko dependentzia loturak esango genuke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 147. orr.

Dependentzia sistema nazionala ezartzen duen lege proiektua Parlamentura bidali duela iragarri du Espainiako Gobernuak.  Berria - Harian   2005-12-24

Dependentzia aseguru pribatuak izenpetzea aurreikusten ari da, babes publikoaren osagarri gisa.  Berria - Harian   2005-12-24

Gizarte Segurantzan, berriz, Dependentzia Sistema Nazionala garatzeko Lege Integrala iragarri zuen atzo Calderak.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus