Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
AEBetako Altxorraren Departamentuak, edo bere heteronimorik ezagunena omen den Munduko Diru Funtsak gidatu eta babesturiko politikaren ondorio. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.
Defentsa Departamentuko galdeketa egileek FBIko agente zirela esan zuten. Berria - Harian 2006-02-17
Ez nire sailean ez Ogasun eta Ekonomi Departamentuan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 37. orr.
Nafarroako Gobernuko Bide Azpiegituren Kontrolerako Departamentuak. Berria - Harian 2005-12-07
Larrañagak departamentu hori aski ongi ezagutzen du, Lurralde Antolamenduko sailburuordea izan baitzen. Berria - Harian 2005-06-25
Irakeko alderdi islamikoaren atzerri departamentuko arduraduna. Berria - Harian 2006-03-16
Patronalari lau milioi euro «oparitzea» egotzi dio Joseba Azkarragak zuzentzen duen departamentuari. Berria - Ekonomia 2004-05-04
Azkenik, Sarea erabiltzen duen arrantzalea nor ote den eta, badakigu Estatu Batuen Estatu Departamenduko norbait dena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 150. orr.
Segurtasun Nazionaleko Departamentuko eledun Brian Roehrkaseeken hitzetan, Estatu Batuak ez daude mehatxu egoeran. Berria - Harian 2005-07-08
Fernando Tapia erakunde bereko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko diputatua. Berria - Kultura 2006-04-06
Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 34. orr.
Sukaldeko leihotik erakunde publiko batek betetzen zuen eraikina ikusten zuen; berak ez zekien zer erakunde zen, epaitegia ote zen, ministerioaren ordezkaritza ote zen, gobernu autonomikoaren departamentu bat ote zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.
Long Beacheko polizia departamentuan zebilen azken aldian, baina utzi egin omen zuen lana. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 90. orr.
Kautxu-lantegiko kredituen departamentuko zuzendariordea zen Durant jauna. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.
Euskadiko Kutxako Ikerkuntza departamentuko zuzendariak. Berria - Ekonomia 2004-07-15
Emakume haren senarra zen fenomenoa, Brent izeneko tipo bat, zuzendari mailaraino iritsia zena, aurrezki departamentuaren arduraduna. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 8. orr.
Kontabilitate departamentutik pasatu behar zutela fakturek. «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.
Igogailuan aitzakia bat landu du, departamentuko nagusiari esateko metroa hondatu egin dela, edo etxetik irten eta sua pizturik utzi duenez itzaltzera itzuli dela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 144. orr.
Gurutze Gorriko departamentu berean geunden, Publizitate Departamentuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.
Monasterio bakoitza ia departamentu banatuetan zatituta geratu zen, bakoitza bere diru-sarrerekin eta erantzukizun bereziekin... Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Departamentuak abiatutako ekimenari esker. Berria - Harian 2005-09-20
Coloradoko Estatuko Unibertsitateko bere bulegoa aurkitzeko jarraibide zehatzak eman zizkidan, bera han baitzen irakasle laguntzaile, Animalien Zientzien Departamentuan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
Schmidt Nielsen-ek eta Ipar Karolinako Duke Unibertsitateko Fisiologia Departamentuko haren lankideek ondorio horiek argitaratu zituztenean, [...]. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.
Chris Mulder Herbehereetako Vanderbilt Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Gastroenterologia Departamentuko medikua da. Berria - Gaiak 2004-04-14
Flitwick eta Sinistra irakasleek, Astronomia departamentukoek, Justin eritegira eraman zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 172. orr.
Beste denbora puska handi bat, ordea, mintegietan, solasaldietan, sinposiumetan, nazioarteko kongresutan, eta, askoz ere sarriago oraindik, haien departamentuetako edo ikerketa-zentroetako asteroko bileretan igarotzen dute. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 513. orr.
Cauca departamentuko Santander de Quilichao hiritik hasiko dute martxa, eta Errepide Panamerikarra -herrialdea hegotik iparrera zeharkatzen duena- erabiliko dute Calira iristeko. Berria - Mundua 2004-09-14
Batzuek ziotenez gazitegiko medikua zuen aita, OíConnor zeritzon ingeles bat, eta beste zenbaiten arabera, berriz, El Salto-ko departamentuko zaldi-hezle edo arrastolariren bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.
Bihotz erdiragarria duk departamentu adinako oihan-sail handiak ketan desagertzen horrela ikustea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.
Halarik ere, dezepzio handiz ikusi nuen, horren prestigio handiko lana izanik, soldatak aldirietako auzo batean bi gelako departamentu ziztrin bat alokatzeko beste aukerarik ez ziola eskaintzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.
Nire belaunen gainean jarri nuen eta departamentuko bi ateetan barrena gaintzen ari zen iluntasunean zuek denek ezagutzen dituzuen laztan horiek hasi ziren. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 116. orr.
aebetako justizia departamentuak (4); departamentu mailan (3); estatu departamentuak (6); gizarte politikarako departamentuak (5); hezkuntza departamentuak (3); justizia departamentuak (6); kultura departamentuak (7); nafarroako kultura departamentuak (3); osasun departamentuak (9)
aebetako energia departamenduak (5); aebetako estatu departamenduak (5); aebetako estatu departamentuko (3); batuetako estatu departamentuko (3); defentsa departamenduak (4); defentsa departamentuaren (4); departamentuko arduraduna (3); departamentuko arduradunek (3); departamentuko eledun (4); departamentuko eledunak (3); departamentuko idazkari (3); energia departamenduak (6); estatu departamenduak (9); estatu departamentuko (10); estatu departamentuko eledun (3); justizia departamenduak (7); kultura departamentuko (4)
defentsa departamenduaren (3); defentsa departamenduko (3); estatu departamenduaren (4); estatu departamenduari (3); estatu departamenduko (16); estatu departamenduko eledun (4); estatu departamenduko eledunak (3); polizia departamenduko (4); yorkeko polizia departamenduko (3)