Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina abokatuak, deontologiak nire itzala izatera behartu duen legekumeak, ez du nire trauma edertu nahi. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.
«Deontologia profesionalak» eskatzen dielako, epaiketa uztea erabaki zuten atzo defentsako hamar abokatuk. Berria - Harian 2006-01-10
Zuzentasun eta deontologia izaten da horietako gehienen ardatza. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
Tupustean, argazkilariaren deontologia pitzadurarik gabearen berri ematen hasten zaigu, atertu ere egin gabe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 159. orr.
Biziaren bukaerari buruzko medikuen deontologia kodea eta osasun kodea aldatuko ditugu. Berria - Euskal Herria 2004-08-28
Lizentzia hori hartu izanak bere historialari-deontologia lotsarazi ordez, idazle-sena hauspotu dio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 43. orr.