Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

denuntzia 1 iz salaketa.

Kontsumo-gizartearen bizioen denuntzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

-Denuntzia jarri behar zaie, denuntzia.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 96. orr.

Mesedez eta faborez denuntzia jartzeko eskatu zidaten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 85. orr.

Denuntzia aurkezten denetik erabakia hartu arteko denbora murriztu egin behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Fred Eckhard NBEko bozeramaileak azaldu zuen, aldiz, nazioarteko erakundeak ez daukala Shortek salatutakoa egia denik egiaztatzeko ahalik eta ez duela denuntziarik bideratuko.  Berria - Mundua   2004-02-28

Nire denuntziak ez zuen bide luzerik egin, eta, askotan bezala, alferrikako mendeku txiki batekin konformatu behar izan nuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 85. orr.

2 (hitz elkartuetan)

«Bahiketa» denuntzia bat jarriko du Afrika Erdiko Errepublikan.  Berria - Mundua   2004-03-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus