Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dentsitate 1 iz gorputz baten masaren eta bolumenaren arteko erlazioa.

Errusiar hondakinen orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa, egia esan, baina dentsitate txikikoa hala ere -2,1 g/cm3-koa bakarrik-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Isurkari hori gainean geratzen da, urak baino dentsitate txikiagoa izanik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Aire hotzak dentsitate eta pixu handixeagoa duenez, beheruntz egiten du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Supermerkatuetako plastikozko poltsa arruntak polietilenoz eginak daude, dentsitate baxuko polietilenoz hain zuzen ere.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Materia eta energia osoa izugarrizko dentsitatea zuen puntu batean kontzentraturik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Sarritan, energiaren dentsitatea hainbestekoa da, non goritasuna lor baitaiteke, eta argia igortzeraino iritsi baitaiteke.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

2 irud/hed ik trinkotasun.

Halaz grisa da munduko kolorerik egiazkoena, zuria eta beltzaren nahasketa neurriak osatzen duelarik grisaren dentsitatearen oinarri arin nahiz sakona.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 113. orr.

Itxura guztien arabera, garbi dago azterketa horrek dentsitate poetiko handiagoa salatuko lukeela egungo bertsolarien artean 1980. urtetik aurrekoen artean baino.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.

Ez dago inon hemen dagoen dentsitate kulturalik.  Berria - Kultura   2004-01-30

Sasoian dagoenak ez duela ikaragarriaren esperientzia, zein baita hitzei nolabaiteko dentsitatea eman diezaiekeen bakarra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 89. orr.

Manifestazioaren hasiera aldera noa lasterka, beroki polarren eta ikurrinen dentsitatea nahikoa iruditu zaidan multzo ibiltari bat topatu arte.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kobrezko hariak baino korronte dentsitate 2000 aldiz handiagoak garraia ditzakete.  Berria - Harian   2005-02-11

Gehiegizko biztanle kontzentrazioek ingurumenari edo garapenari kalte egiteko arriskua dagoen lurraldeetan, edo biztanle dentsitate txikiak giza ingurumenaren hobekuntza galaraz eta garapena eragotzi dezakeenetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

Dentsitateak hektareako 15 eta 30 etxebizitza bitartekoa izan beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Jakina da, gainera, hiri dentsitateak armonikoa behar duela izan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

"Hiri" hitzaz izendatzen duguna, sistema interkonektatu hori, jende eta zerbitzu dentsitate handi batekin-eta, hori mamitzen ari da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Gaia entzun eta kantatzen hasi bitarteko tartea izaten da keinu-dentsitate biziena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Gerrako arrisku dentsitate handia dago beraz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino dentsitate (3); baten dentsitate (3); dentsitate baxuko (3); dentsitate eta (3); dentsitate handia (3); dentsitate handiko (3); dentsitate poetiko (4); dentsitate poetikoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus