Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tarteko espazioari, grezieraz metope esaten zaio eta honela banatu behar da: dentikuluak bere altueraren erdia izan behar du, aurreko aldetik, zabalean; tartearen sakonera, berriz, izan dadila dentikuluaren aurreko aldearen hirutik bi adinakoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.
Antzinako eraikitzaileek ez zituzten ez onartu eta ez erabili modiloiak edo dentikuluak frontoietan, baizik eta erlaitzak bakar-bakarrik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.
Erlaitzetan dentikuluak zizelkatuko balira [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.
Esan beharko genuke dentikuluak direla obra joniarretan leihoen lekua betetzen dutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.
Horregatik, obra grekoetan inork ez lituzke dentikuluak modiloien azpian jarriko, ez baita posible gapirioen azpian astazaldiak jartzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.