Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudikapenaren gaia bera ere ez da guztiz garrantzizkoa, zeren irudikapenaren gai hori baino askoz ere gai zabalagoa eta oinarrizkoagoa den denotazioaren azpigai bat baizik ez baita, izatez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.
Ez dago denotazio soilezkoa den irudirik [...] irudi orok konnotazio asko bideratzen du, kode batzuen jokoaren arabera (kode horiek beroriek aldi berean ideologia baten mende daudelarik). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.
Konstante bakoitzari unibertsoko elementu finko bat egokitzen diogu eta bere erreferentzia edo denotazioa dela esango dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.
Interpretazio-eremua zenbaki arrunten multzoa bada, konstante baten denotazioa zenbaki arrunt finko bat izango da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.
Deskribapen bidezko ezagutzaren oinarrian ezagutza zuzena dagoen bezala, deskribapen zehaztuen oinarrian denotazioa egongo da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
Russellek esanahi ororen oinarrian denotazioa dagoela defendatzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.
Ideia egokia deitzen dut, bere baitan eta objektuarekin harremanik gabe ikusten den heinean, egiazko ideiaren propietateak edo denotazio intrintseko guztiak badituen ideia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.