Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitzak balio jakin bat du, eta horren araberakoa da denotatzen edo adierazten duena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.
Egiazko izen propioak, hots, izen logikoki propioak, denotatu egiten du soilik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
Izen propioak designatzaile zurrunak dira; designatzaile bat zurruna da baldin eta objektu bera denotatzen badu mundu posible orotan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.
Halere, bada deskribapen zurrunik ere: "lauren erro karratua" deskribapenak, adibidez, zenbaki bera denotatzen du mundu posible orotan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.
"Frantziako erregea"ren gisako deskribapen zehaztuak ulergarri lirateke nahiz eta ezer ez denotatu, hori osatzen duten terminoak ("Frantzia" eta "errege") zuzenean edota deskribapen bidez ezagutzen baititugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
"Fikziozko" irudiak (zeinetan denotatzen dutena ez baita existitzen errealitateko munduan: adarbakoitzaren irudia, adibidez). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.
Termino singular baten estentsioa berorrek denotatzen edo erreferitzen duen objektua da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.
Denotaturiko substantziak hizkuntzaz bestekoak dira, eta errealitatearen munduari dagozkio (horma fisiko hori, esaterako). Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.
Horietan guztietan dago analogia, baina irudiaren bi denotatu bereizten baldin badira: denotatu konkretu bat, eredua dena, eta denotatu abstraktu bat, erreferentzia-prozesu osoarena dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.