Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dendrita 1 iz neuronaren protoplasmaren hedadura adarkatua.

Dendrita izeneko zelulek minutu gutxian erantzuten diote kanpotik etorritako birusen erasoari.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Identifikatu ostean, erasoaren aztarnak nodulu-linfatikoraino eramaten ditu dendritak.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Axoia hainbat adarretan banatzen da bere azken muturrean, eta adar horietatik transmititzen da seinalea ondoko neuronetara, zelularen atal nagusiaren inguruko dendriten bitartez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Ehunezko partikula biribilkara bat da zelularen gorputza, garro edo dendrita asko dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Behin sinapsia gainditu eta gero, azetilkolinak dendritaren zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du eta horrenbestez beste nerbio-bulkada bat sortzen; nerbio-bulkada horrek ere beste sinapsi bat topatu arteko bidea egingo du, eta berriz hasiko da prozesua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dendrita zelulek zaintzaile lana betetzen dute; organismo arrotzak identifikatu eta erne jartzen dituzte beste zelulak.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Diesel motorrek sortutako kedar partikulek dendrita zelulei kalte egiten diela frogatu baitute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus