Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain urte batzuk, bigarren eskuko liburuen dendatxo batean nenbilela, nire ezagun baten sinadura ikusi nuen liburu baten kortesiazko orri zurian. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Sindikatuak debekaturik zeuden, eta langileak jantokian bazkaltzera behartu zituen, eta baita kontsumorako ondasun guztiak fabrikako dendatxoan erostera, prezio izugarri altuetan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.
Nahiago nuke oihal zurizko lanak egiteko dendatxo bat eduki eta lanean jarraitu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 266. orr.
Dogubayaziteko dendatxo batera eraman nau pasaportearen fotokopia pare bat egitera. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 54. orr.
Tratuan aritu naiz merkatariekin dendatxorik dendatxo, presarik gabe, opari txiki ugari erosiz senide eta lagunentzat. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.
Beheko solairuan bada musika dendatxo bat, eta hor abangoardiako lanak, jazza eta halakoak saltzen dituzte. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 305. orr.
Brighton Beach-en liburu dendatxo bat daukan judu bat, Isaac Bergstein, oso adiskide dut. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.