Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dendaria marrubiak paratzen ari da zumezko saski dotoreetan, miniaturetako antzerkitxo baterako atrezzoa balitz bezala. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.
Urteetan kafea erosi izan duen denda txikian dendariak ez ezagutuarena egiten dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.
-Ez guztiz freskoa! -errepikatu zuen dendariak, zurbil-zurbil, ezpainak dardarka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.
Ahapean hitz batzuk trukatu ondoren, biak, eroslea eta dendaria, dendako erditzaletara sartzen ziren. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 43. orr.
Beheko dendariak ez digu gehiago fidatu nahi, eta azken abisua dela esan dit administratzaileak, zor ditugun hilabeteak ordaintzen ez badizkiogu, sentitzen duela, baina... «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.
Azokako dendarien mandatuak hara eta hona eramaten, lau txakur txikiren truke. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 93. orr.
Saltoki handien irekiera eteteko eskatu dute Bizkaiko dendariek. Berria - Ekonomia 2004-07-13
Boulevarden «bertako dendari gehiago egotea» nahiko lukete elkarteko arduradunek. Berria - Ekonomia 2004-03-17
Ez da izan filosoforik, nik dakidala, handizkako saltzaile edo dendaririk. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.
Dendari txikiak, hainbat saltoki, loreak saltzen dituzten neska etsituak, soldaduak, poliziak, kabaretak, eta, seguru asko, baita prostitutak ere. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 240. orr.
Azkenean, dendari txiki-jatorraren aldeko artikulu negarti horiek sinatzen dituztenak, guztiok bezala, autoa hartu, eta hiri-periferian dagoen HiperEroski, Carrefour, Mammouth edo Pryca erraldoirantz abiatzen dira, asteko edo hilabeteko erosketak egitera. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 143. orr.
Denak langileak eta dendari xumeak ziren familia batean ni nintzen karrera bat ikasten lehenengoa. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.
Amaraun (Internet) bidez konektatuko gara dendari ibiltariarekin, ongi datorkigun astegun ilunabarrean behar ditugun produktuak ekar diezazkigun. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Adin indefinituko dendari txinoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.
Dendari eta artisau juduen haurrek. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 54. orr.
-Ederra sartu ziguan dendari putakume horrek -Hausterrek. «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.
· Postu hartan Tuilerietatik ateratako hondarrak baizik ez ziren saltzen, dendari andreak aldarrikatzen zuenez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Tripa zorroa ondo betea dute burges horiek, betekada orokorrezko gobernu honi sostengua ematen dioten dendari gizon horiek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.
Berariaz eskatu nion emakume dendariari Nancy Mazzucchelli-ren marka zeramaten bitxi guzti-guztiak erakusteko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.
"Total, kalimotxoa egiteko da", esan diote bertako ardoa goratzen hasi zaien emakume dendariari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.
Eta zer egin zuen erreka jo zuenean?, dendari hasi zen lanean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.
goizero-goizero elkartzen ziren han berriketan jardutera bulegari gazteak, dendari laguntzaileak, beren aiten bulegoetan lan egiten zuten gazteak edo burtsako ajenteen ikasleak eta abokatuak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
Katalogoa ez da ia aldatzen, eta aditua da kinkila dendariekiko tratuan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 73. orr.
Agustin Kirrimarrok ukitu chica eman dio arropa-dendari, eta ia bikoiztu egin ditu arropen salneurriak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 233. orr.
Uste zuen liburu-dendari baten laguntzaile bihurtzea nekez izan zitekeela egitasmo zirraragarria. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.
Bederatziak jo eta laster agertu zen Schimek andre zaharra -Karl-Denk kaleko tabako-dendaria-, hitz-aspertu bat egiteko asmoarekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Amak, dendari profesionala zenez, bazituen etxean hiruzpalau langile, Baigorriko burgesiako jende franko amak beztitzen zituen garai batean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 134. orr.
Ama Singer makinan ari zela, bere dendariekin josteko lanetan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.
Hango emazteak dendari onak izanez, han erosi oihalarekin, arropa eta atorra koloretsuak eginaraziko dizkiote. Herria 2003-02-06
Alabainan bi hauiek izan ziren joan den urtarrilean, Senegaleko Sadio herrira, 3 astez, hango emazte dendari talde batekin hitzegiten, eta proiektu berezi hunen bidean ezartzen. Herria 2003-05-08
Pastoraleko arropak leküan berean eginik izanen dira, lan xehe hortan ariko direlarik 35 emazte dendari, Erramun Garzia Zabalegi Errenteriako (Gipuzkoa) ofiziozko jostünaren lagüngoareki. Herria 2004-03-04
Seroretako dendari-eskolatik pasatuak ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 268. orr.
Bizi osoa lanean eramana zuen, Parisko soto bateko dendari atelierrean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 107. orr.
Singer, Baionako enpresa, dendari tresna xaharrak eman dizkiguna Afrikara eramaiteko. Herria 2003-05-08
dendari batek (3); dendari baten (3); dendari eta (8); dendari hark (3); dendari onak (3); dendari su (4); dendariak bere (3); dendariak eta (3); dendariak ez (5); dendarik denda (6); dendarik ez (6); eta dendari (6); eta dendariak (4); eta dendariek (7); galdetu zion dendariak (3); herriko dendari (3); liburu dendariak (3); liburu dendarik (3); zion dendariak (8); zuen dendari (4); zuen dendaria (3); zuen dendariak (10)