Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denda-ostean gela txiki bat zegoen, lore horiko paperaz eta izokin-koloreko gortinez apainduta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.
Filosofo bikain horrek Martyrs kaleko janari-denda bateko denda-ostean ikasi zuen arabiera! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.
Tea edaten zuten denda-oste eroso antolatuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.
Zapata-dendan elkartzen omen ziren neska eta agurea, eta Ixtaber alproja hark, libreago egoteagatik, edozein aitzakiarekin, dendostera bidaltzen zuen Pernando. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Rigaudek kutxa erregistratzailea itxi eta kristalezko atetik denda-ostean sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.
Garai bateko merkatariek bezala, lan orduak saltegi nagusiko denda ostean ematen zituen lagunen batekin tertulian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.
Gero denda, dendostea eta etxea erakutsi zizkion Andresi. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 271. orr.
Denda-ostera gonbidatu zituen Habibik, ilobaren esku utzirik denda. joka ezazue bakarrik bazeundete bezala, gela batean, denda osteko gelan, egizue itxura inork ez dizuela entzuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 240. orr.
Ederki nekien nik atexka hura Romako denda ostekoa zela. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 74. orr.