Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

denboratxo iz adkor denbora.

-Denboratxoa darama horrela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 98. orr.

Apaizak denboratxo bat eman du lekukook geure onera itzul gaitezen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Noraezean ibili zen denboratxo batean, bueltaka, eta azkenean aurkitu zuen Auzo Elkarteko kidea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 62. orr.

Denbora irabazi beharra daukazu, eta irabazten den denbora diruz bakarrik irabaz dezakezu, zure denboratxoa salduz irabazitako diruaz, hain oker ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Joritasun ikusmira hark isilik eduki gintuen denboratxo batean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 149. orr.

Denboratxo batez jarrita egon zen, burua txabolatik aterata, Darling andrearekin arrakasta horretaz hizketan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 203. orr.

Denboratxoa da, gaizkiulerturik gerta ez zedin eta soldatarik gabeko oro, hots, etxekoandreak, langabetuak, ikasleak eta abarrak kanpoan gera ez zitezen, Emakumeen Nazioarteko Eguna deitzen dela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denboratxo bat (6); denboratxo batera (3); denboratxo batez (3); denboratxoa behar (3; eta denboratxo (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus