Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
denboratasun iz denborari dagokionaren edo denboran gertatzen denaren nolakotasuna.
Zer ondorio izan dezaketen desorekek, denboratasun ezberdinek, iraupen ezberdinek. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Kristau-teologoen artean askok pentsatu zuten munduaren betikotasuna ezin dela razionalki ez frogatu ez ukatu, eta munduaren denboratasuna sinetsi egin behar dela Bibliari men eginez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.
Bakarrik zegoenean, berehala itzaltzen ziren oroitzapenen intziri eta espantu haiek, eta Pontitok baretasuna iradokitzen zion: jenderik gabeko Pontito bat, liskarrik gabea, denboratasunik gabea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.