Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trumoiaren burrunba isildu zen istant batean, eta denborale lazgarria, bide bihurgunea atzean utzirik, amildegiaren hondoetan galtzen ari zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.
Denboralea zetorren, baina ordu bitarako aterrunea bazen gutxienik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Denboralea lehertu zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.
Denboralea igaro arte itxoin zuten eta sutondoan jarri ziren, denbora pasa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.
denboraleak eragindako arazoak konpondu arte lana «normal» egingo badute ere, egoera bere onera itzulitakoan, berriro aztertuko dutela egoera. Berria - Harian 2005-01-26
Azkorria itsasontzi baten ibilerarekin alderatuko nuke; itsaso jabala eta haize onak gozatuko ditugu, baina, seguraz ere, denboraleak eta itsaso zakarrak ere; taldearen indarraz eta inguruaren elkartasunez aurpegi emango diegula espero dut. Berria - Ekonomia 2006-01-19
Ezer esan barik iraun zuen Mentxuk segundo batzuetan, baina ez hainbestetan elkarrizketaren jabe izatearren erabiltzen zuen taktikari amore emateagatik, sustrai-sustraitik zetorkion haserre-denboraleari badaezpadako hutsartea emateko baino. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 57. orr.