Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Imajinatzen ari ziren, beren onurarako, bizitza moderno osasuntsu, seguru eta gogobetegarria miragarriro present zegoela bat-batean hasitako orainaldi denboragabean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.
Eskubideak denboragabeak eta kulturgainekoak dira, gizakitzat hartzen dugun edozeinenak direlako, hain zuzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Dena dela, denboragabeak izanik ere, eskubide unibertsalak historian zehar eraiki eta formulatu dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Eta, azken buruan, mendiak edo ibaiak baino denboragabeagoak ziruditen teoremek! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.
Instituzioen "arrazoizkotasun" denboragabe abstraktua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.
Urstoff denboragabe jator, bene-benetakoa, inguruko mendietako harri eta izotza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
Jainkoaren ikuspen denboragabe eta betikoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.
Estoikoentzat Inperioko legeak ez dira giza konbentzioak [...] baizik, aldaezinak berak ere, denboragabekoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.