Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Demontre! Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 143. orr.
-Demontre! -esan zuen Martinek-, hemen hotz handia egiten du. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
-Demontre -izututa esan zuen Mirarik-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 26. orr.
Baina, demontre, ez esan barregarria ez denik! Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.
Ez, demontre, uste dut Hynes hori baino zerbait gehiago dela... Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.
Neka-neka eginda, demontre! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 223. orr.
Nahikoa da egun batekin, demontre! -eskatzeko, demontre! -ekin zion berriro, alferrik baina, Napoleonek. Berria - Kirola 2006-05-09
Zer demontre nahi duzu? -galdetu zion zakar. ik beherago 6. Eta zer demontre lortu nahi duk hik anaia bat duan itxurak eginez! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.
-Baina... nor demontre duzu gogoan? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.
Nork demontre pentsatu behar zuen ihes egingo zuenik? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 309. orr.
-Noiz demontre esan behar diguzu operatuta zauden ala ez? Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 140. orr.
-Aizu, Gianfranco, noiz demontre aterako gara? Badira bi ordu makillatuta nagoela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 75. orr.
Eta, nola demontre zeureganatzen dituzu? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.
Kezka bat nuen, halere, eta ez txikia: nola demontre bukatuko dut hau? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 201. orr.
Kristala kristalaren kontra, zipriztinak eta -nola demontre?- xaboi apur bat begian. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 122. orr.
Oraindik ez dakit non demontre erosten zuen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 101. orr.
-Ez dakit batere non demontre garen! -oihukatu zuen arrantzaleak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.
-Epa, Stan, nondik demontre hator? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.
Nora demontre garamatza horrek?, galdetu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-17
Zergatik demontre biziko ote da jendea hirietan? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.
-Ume demontre hau -esanaz agurtu zuen Justo-, ez duela irekiko eta ez duela irekiko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.
Baina ez, aizak, ez duk bidezkoa, sutan jartzeko modukoa duk burges demontreek hau guztia jatea! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Amesgaizto demontre horrek beti uzten du ezertarako gogorik gabe, tristuraz eta melankoliaz betea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 145. orr.
Horra zertarako balio zuten formula demontre haiek! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.
Ortuzainak barre egiten zuen atseginez; bi gizonak maite zituen, urdai arrautzopila egingo ziela agintzen zien, "Paris demontre horretan" inon jango ez zuten bezalakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.
Zuek ezin duzue ezer jakin, zuek ume demontreok! Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.
· Sandra zuen izena, baina ez naiz gogoratzen ez abizenaz, ez eta zein erakunde demontretakoa ote zen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.
'Erdu etxera, demontre hori!!' agintzen zen ozenago. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 30. orr.
Gogoan ote du hori demontre horrek? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.
Alde hemendik, demontreok! Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 73. orr.
Aski dun, demontrea! -zaldiek irrintzi egin zuten, aitari arrazoi eman nahi baliote bezala -. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.
Liburu-denden salmenta kopurua demontreko barometroa da gizartearentzat". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.
Zer demontre! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.
Zer demontre! -esan zuen mutilak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.
-Zer demontre, Bautista! Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.
Hi detektibe... itxura badaukak, zer demontre!, ez haiz gaizki moldatuko -besoa luzatu zuen berriro-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Horrelakoxea zen Ignatius Gallaher; eta, zer demontre, nahitaez miretsi behar. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 105. orr.
Eta gainera, zer demontre!, neurri batean ez zitean inori kontu eman beharrik, ez batak eta ezta besteak ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.
Eta joan egin behar, zer demontre; erosi zuenetik bigarren edo hirugarren aldia zuan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 53. orr.
· 'Ze ama eta ze demontre!' esan zuen Juan Bautistak irribarrez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.
baina zer demontre (9); dakit nola demontre (5); dakit zer demontre (3) demontre ari (4); demontre aurkitu (4); demontre biziko (3); demontre da (5); demontre egin (6); demontre egiten (3); demontre egon (3); demontre gertatu (4); demontre gertatzen (10); demontre ote (4); demontre sartu (6); demontre zen (3); ea zer demontre (4); eta zer demontre (3); noiz demontre (8); nola demontre (33); non demontre (17); non demontre aurkitu (3); non demontre sartu (4); nor demontre (6); nora demontre (4); ze demontre (21); zer demontre (75); zer demontre ari (4); zer demontre da (4); zer demontre egin (5); zer demontre egiten (3); zer demontre gertatu (3); zer demontre gertatzen (10); zer demontre ote (3)