Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demokratizatu, demokratiza, demokratizatzen 1 da/du ad demokratiko bihurtu, izaera demokratikoa hartu edo eman.

Bushen Ekialde Hurbila 'demokratizatzeko' plana salatu du Al Kaedak.  Berria - Mundua   2004-06-13

Turkia bere kabuz demokratizatzea litzateke egokiena eta egiten duena nahikoa ez bada EBk horretan lagundu beharko lioke.  Berria - Mundua   2004-10-03

Espainiako Armada «demokratizatuko» duen ministroa jartzeko eskatu du EBk.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Gobernu organoak profesionalizatzeko eta demokratizatzeko aitzakian, boterea bereganatu nahi du.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Banatuz taldeak zuzendaritza organoa eta asanblea «demokratizatzeko beharra» dagoela esan du.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, esaterako, Noe Colmago irakasleak argi zeukan hauteskundeok urratsa direla «unibertsitatea demokratizatzeko bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Zientzia eta teknologia "demokratizatu" egin behar dira, eta gizarte osoak hartu behar du parte orain arte zientziaren eta teknologiaren esparruei soilsoilik zegozkien arazoetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

40ko eta 50eko hamarkadetan oso jende gutxik zuen goi mailako ikasketak burutzeko aukera, 80ko hamarkadatik aurrera, baina, egoera zeharo aldatu da, jakintza demokratizatu da, eta horrek gizartea aldatu du, lehen eliteak zirenak masa bihurtu ditu.  Berria - Kultura   2004-02-26

Ez dago espezializazio eta erakuntza berezia eskatzen duen jarduera demokratizatzerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Halaber, The pub ibiltaria «artea demokratizatzeko» egitasmoa ere badela adierazi du De Felipek.  Berria - Kultura   2006-04-12

2 irud/hed

Egia da hori guztia Berpizkunde betean gertatu zela, Italiako iparraldean, eta Borgiarrek ezin gehiago demokratizatua zutela pozoiaren erabilera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Egungo diskurtsoak dio gizarte «demokratizatuak» berdintasuna bermatzen duela: arrakasta soziala lortzeko aukera berdina dugula guztiok, eta emakumeok ere aukera horiek aprobetxatu behar ditugula.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

demokratizatu egin behar (4); ekialde hurbila demokratizatzeko (3); eta demokratizatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus