Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
demiurgo izond/iz unibertsoaren printzipio sortzailea.
Marcos demiurgo. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 125. orr.
Demiurgo pazientziatsu batzuek bilduak dituzte biografoarentzat ideia, fisionomia-gorabehera, gertakaririk. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.
Gizona, liburuzain moldegabea, halabeharrak edo demiurgo maltzurrek sortua izan daiteke; unibertsoa, ordea, apal sorta hain dotore hori, hainbeste liburu asmagaitz... [...] jainko baten obra baizik ezin izan liteke hori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.