Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
demisionatu, demisiona, demisionatzen du ad ipar dimititu.
Aldi huntan jakiten dugu Simone Ithurbide Ahatsako auzapezak demisionatu duela, zortzi egun laburren ondoan, bere lehendakari-orde kargutik. Herria 2003-01-09
Xinan, Hong Kongeko minixtro lehena demisionatu dute, Tung Chee Wa, hauteskundedun demokrazia bati buruz, goizegi abiatu sari, erran diotenez. Herria 2005-03-10
Andere presidenta berriz berean dago gogor, ez duela demisionatuko galdetzen dioten bezala. Herria 2005-07-21
1880an 261 komentu hetsiak dira, 5643 jesuita kanporatuak; 200 jujek demisionatzen dute, lege horren aplika araztera bortxatuak ez izaiteko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 43. orr.