Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen keinurik demendrena egin semeagana, Atanasiori eraso zion. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.
Erakuts iezadazu non den zapelatz ederra, haren ondoan iratzarririk egon behar baitut zazpi egunez segidan, demendreneko lo kuluxkarik egin gabe. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 64. orr.
Eta gainera, haren ustetan, delako guruintxoa garunaren erdian zintzilik dago, animali izpirituen demendreneko bultzadak mugitzeko gisan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 531. orr.
Ez zuen maitasun giroa aldatzeko demendreneko arrazoirik ikusten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.
Nik, bistan da, buru egiteko demendreneko asmorik ez. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 60. orr.