Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
demasia iz gehiegikeria.
Euri haiexen ondorioz irlan demasia izugarriak izan ziren, urak berrogeita hamar lagun eraman zituen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.
Faxismoaren demasiak salatzen dituen aldetik dukeen balio onarturik ere, teknikaren aldetik huts egiten du.Ezkonduta daramaten 15 urteetan [...] Donatien libertino aseezinak egin dituen demasiak eginda, beti aterako da haren alde, beti barkatu du -baita bere ahizparekin ihes egin zuenean ere-, eta beti itzuliko da haren ondora. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.
Kurioski, gerla honetan, ministerio gehienak suntsituak izan direlarik edo lapurtuak, gelditu da osorik, deus demasiarik gabe, urre beltzarena. Herria 2003-04-24