Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demas 1 izond ikaragarria, izugarria, gehiegizkoa.

Zer egingo eta tangoak abesten hasi zen bat-batean, sentimendu handia ipiniz kantuan eta keinu demasak eginez gorputzaz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 85. orr.

Masoka demasa ala umore beltza?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 57. orr.

Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

-Osasunak, zerorrek esan duzunez, ez nau balentria demasetara bultzatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Allan Poerena da, demasa!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 278. orr.

-Demasa, jo!  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 261. orr.

Demasa dun!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 167. orr.

Demasa iruditzen zaidak!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Demasa ginela esan digute, daukagun edadeagaz holako gauza bat egitea ere...  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Berak, ordea, "liluragarri" hitzari aski egoki irizten ez, nonbait, halako erliebe batentzat; bere irudiko, hura eromena zen, zoramen hutsa, demasa, itzela, izugarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Oraingoan ere demasa harrapatu duk, txikito.     «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.

Ez da demas-demasa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

Esker onekoa da, demasean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

2 demaseko (orobat demasako g.er.) izlag demasa.

Hor zen artean azkeneko aldiz izan nintzenean utzi nion demaseko eskupekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Hortik nire meritua beste norbaiti ematera, bazegoen demaseko tartea. eta ez dakit parte onekoa ote den, gero, festa-egarri demaseko hau.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 180. orr.

Eta ez dakit parte onekoa ote den, gero, festa-egarri demaseko hau.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

-Zu demasako harpajolea zara, Olga.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

Artifizio gehiegi erabiltzea, hariak sobera lantzea, sigi-saga demasako gidoiak egitea ere leporatu izan zaio.  Berria - Kultura   2004-10-02

Handia ez, demasekoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus