Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demagogiko izond demagogiarena, demagogiari dagokiona.

Eskuina aditua da diskurtso demagogikoa egiten.  Berria - Harian   2006-01-17

Baietzak Estatutu Proposamenaren kontrako «kanpaina demagogikoak» ahuldu eta neutralizatuko lituzkeela diote, eta Ibarretxeren proposamenak EAE Europatik «aldentzen» duela diotenei erantzuteko balioko lukeela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Behin eta berriz, eta oso kutsu utopiko eta demagogikoaz errepikatzen diren eslogan eta argumentu berak errepikatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.

Demagogikoa iruditzen zait, ez datorrelako haien ezaugarriekin bat.  Berria - Kirola   2006-01-06

Liburutegiaren zuzendari berria, entzun dudanez, antzinako hizkuntzen ikasketari buru-belarri emana dagoen letragizon bat da [...] eta labangizonez jositako Buenos Aires alegiazko baten goralpen demagogikoari, orobat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Horrelako zerbaiten gainean izan zen, 1997 urtean, Thomas Friedman eta Ignacio Ramonet-en arteko eztabaida interesgarri bezain demagogikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus