Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demagogia iz herri xehearen grinak kilikatzen eta erabiltzen dituen politika-era.

Tirania, Oligarkia eta Demagogia eztabaidatu ondoan, hiru eredu nagusien batuketaren hautua egiten zuen Zizeronek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

Berdintasun printzipioa identikotasun printzipio bihurtuz endekatu zenean, orduan sartu zen demagogia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.

Demagogiarik gabe baiezta daiteke agintariak izan zirela sarraskiak bultzatu zituztenak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Demagogiarik gabe, gehiegikeria barregarririk nahiz lilura gaixorik gabe.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.

Ez zegoen janaririk, beraz demagogia behar zuten.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 197. orr.

-Mesedez, Mikel, ez hasi demagogia merkeekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.

Kultura sailburuak, aldiz, «demagogia» egitea egotzi zion Celaari.  Berria - Kultura   2004-11-04

Confebasken ustez akordio hori "demagogia egitea da, zergak ordaintzen dituztenen diruarekin irrespontsablea eta ideologizatua den paktu bat finantzatzea".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.

Erraza da demagogia egitea, eta zaila, kontsekuentea izatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

Raxoik ukatu egin zuen gaiaz demagogiaz hitz egin izana.  Berria - Kirola   2004-11-04

Eskubideak ez dira demagogiaz gauzatzen, eta, are gutxiago, zozketak eginez gero.  Berria - Harian   2005-02-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

demagogia egitea (5); demagogia egitea egotzi (3); demagogia eta (3); demagogiarik gabe (3); eta demagogia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus