Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uztarriek 1.750 kiloko harria erabiliko dute, eta pisu neurtukoa izango da dema. Berria - Kirola 2004-07-03
Aiarren arteko dema izango da gaur ikusgai, Aiako (Gipuzkoa) probalekuan, 22:00etan. Berria - Kirola 2004-07-30
Hiru harri-jasotzaileen arteko dema estua ari da gertatzen azkenaldian, baina, gehienbat, 152ko kuboarekin aritu dira. Berria - Kirola 2004-05-14
Peñagarikano, Nazabal, Larretxea eta Azurmendiren dema, 14 egurrera. Berria - Kirola 2004-08-15
Azpeitiko zezen-plazan izango dute dema 10 minutuko hiru txandatan, eta 6.000 euro jokatuko ditu alde bakoitzak. Berria - Kirola 2004-10-29
Trapagaran txapeldunak eta Jaizubiak 6.000 euroko dema izango dute igande honetan Azpeitiko zezen-plazan. Berria - Kirola 2006-03-30
Dema hitzartu zutenetik buru-belarri aritu dira prestatzen norbera bere lagun taldearekin. Berria - Kirola 2004-10-27
Ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.
Damiano Cunego eta Gilberto Simoniren arteko urteko lehen borroka izango da, Giroa irabazteko hautagai biren arteko dema. Berria - Kirola 2006-04-18
Carlos Garcia-Quesada liderraren eta Kaikuko Rodrigo Garciaren arteko dema ere bizi-bizia izan zen. Berria - Kirola 2006-02-15
Discovery eta Libertyren arteko dema Gaztela-Leonen. Berria - Kirola 2006-03-22
Ligako hiru saskiratzaile onenen arteko demak erakarri du arreta handiena. Berria - Kirola 2006-02-19
Hamaika mila plaza pasa eginak gaude gaudeneko, denboraren probaleku berrizahartuan, galtzaileen arteko dema alferrikakoan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 75. orr.
Code Civil eta euskal foruak: dema baten lekukotza. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Kode Zibilaren oinarri berriak eta Foruen aspaldiko indarra: horra hor dema lazgarria. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.
Herritarren Zerrenda legez kanpo utziko balute, hauteskundeetako dema desnaturalizatuko litzateke gure ustez. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Teoria bateratua aurkitzeko demak gidatu du Gross irakaslearen zientzia ibilbidea. Berria - Gaiak 2004-10-06
Nobelak bi abantaila zituen: batetik, nire buruari dema jarriko nion eta, bestetik, komunikatzeko modurik errazena horixe zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.
Itzultzaileak berak sarreran dioenez, dema ez zen nolanahikoa. Berria - Kultura 2004-05-29
Bertsolaria bakarka ari da, edo lagunarekin teman. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.
Temako saioetan -gehien-gehienetan beraz- bertsolaria aurkariaren argudioei erantzuten eta bereak asmatzen saiatuko da. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 75. orr.
Temako saio baterako ez dago aldez aurretik zer bertso motarekin jokatu behar litzatekeen aholkuak ematen hasterik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 116. orr.
Berdin du non, ingelesak gola sartu dutenean interesa galdu du baloi-demak. Berria - Kirola 2004-06-18
Gozoa da baita zelaietan zehar eraturiko gerra demak ikustea, norbera arriskukide izan gabe. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.
Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Isildu egin ziren biak, begiak begietan, sukalde erdian aurrez aurre, ezkutuko deman, zein zen irabazle denboraren neurketa esatera balihoa bezala. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.
Han egongo da, konturatu ere egin gabe, dabilela hil edo biziko deman. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.
Utz, bada, alferrik nekaturik, odolez izerdizta daitezen, anbizioaren bide estuko deman. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 371. orr.
Aljeriako gerlaz geroztik itxuraz elkortua zeukan senarra, aitzur eta gaztainondo puskekin teman abandonatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 268. orr.
Diru eskasiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin teman izatera behartu du. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
Idiaren dema eta tema. Berria - Harian 2005-06-24
ik beherago 8.
Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.
Alonso Alkatearen tema eta dema · Atera itzazu kontuak, Alkate jauna: zuri esker, gure temak eta demak gainditzeko laguntza psikiatrikoa behar dugula ikusten hasiak gara asko. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
ik gorago 6.
Ostiralean idi dema jokatu zuten Aian, eta Mikel Rezabal probalariak irabazi zituen alde bakoitzak jarritako 1.200 euroak. Berria - Kirola 2004-08-01
Aste Nagusiko jaiak direla baliatuta, idi dema ere izango da, Oribe eta Arteagagoitiaren uztarriekin. Berria - Kirola 2004-08-20
Bart hasi ziren Bakioko (Bizkaia) idi demak, eta guztira bost egunez izango dira ikusgai. Berria - Kirola 2004-03-19
arteko dema (16); arteko dema izango (4); dema ere (3); dema izango (5); eta dema (5)