Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

delta 1 iz alfabeto grekoko laugarren letra.

PPAR-delta genea trukatuta, saguak uzkurtze geldoko zuntz gehiago sortzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-25

2 ibaien bokalean eratzen den hareazko gunea, gehienetan hiruki formakoa.

Itsasoaren erdian zegoen penintsula bat zen, urak hiri handitik hurbil isurtzen zituen ibai handiaren deltaren adar baten modukoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

Rodanoren deltatik hurbil.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Topaketa Nilo ibaiaren deltako Damieta hirian gertatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Niger ibaiaren deltan daude finkatuta petrolioa ustiatzen duten multinazionalak.  Berria - Mundua   2006-02-10

Behatzaileek aztertuko dute lanek jada deltako hegaztietan zein landareetan izaniko eragina.  Berria - Gaiak   2004-09-23

3 delta-hegal motorrik gabeko tresna hegalaria, hiruki formako haize-oihal batez eta hura gidatzen duen pertsonari eusten dion egitura batez osatua.

Ronek berak ere entzun nahi zion edonori kontatuko zion ia nola jo zuen delta-hegal bat Charlieren erratz zaharrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deltaren burujabetzarako mugimenduak (4); ibaiaren deltan (6); niger ibaiaren deltan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus