Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

delizia iz atsegin bizia; gozamena.

Ez gaitzala mendeku desirak gailendu, ikusmena edo gogamena ez daitezela bekatuzko delizietan pausatu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Eta lizunkeria ez da gorputzen edertasunaren eta leuntasunaren bizioa, gorputzezko plazerak neurriz kanpo maite dituen arimarena baizik, edertasun espiruatalagoen eta delizia iraungigaitzen harmoniarantz garamatzan neurritasunari jaramonik egin gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

Indiarrek sinesten dute Ganges ibaiko urek ahalmen santifikatzailea dutela: uste da ibaiaren ertzetan hiltzen direnek beste bizitzan zigorrik ez dutela izango, eta deliziaz betetako eskualde batean biziko direla.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.

· Altiplanoko deliziak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus