Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

delinkuentzia 1 iz delitu bat egitea; toki edo garai jakin batean eginiko delitu kopurua. ik delitugintza.

Goizean Petare barriotik eduki dugun ikusmiraren bestaldean gaude orain, etxe-orratzen eremuan, miseriatik salbu, delinkuentziatik babesturik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 51. orr.

Kaleko delinkuentziak komunitatearen bizitza hondatzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Fenomeno demostratua da, terrorismoa dagoen lekuetan delinkuentzia baxua dela beti...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 124. orr.

Delinkuentzia eta indarkeria eskutik doaz sarri, eta askotan, gainera, Polizia Nazionalak eta Ministerio Publikoak lagunduta.  Berria - Gaiak   2004-07-04

Ondo bizi omen da, baina delinkuentziaz kexatzen da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 27. orr.

Gazteek, berriz, delinkuentziara jotzen dute.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Auzo honetan estatuak delinkuentziaren aldeko politika bat egin du, hemengo errebeldia akabatzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.

Delinkuentziak Ingalaterran jasandako gorakada demasari buruz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 21. orr.

«Terrorismoaren, muga zainketaren edota antolatutako delinkuentziaren» inguruko gaiak.  Berria - Mundua   2004-01-07

Hor bete-betean sartuko lirakete aurrez aipatutako delinkuentzia antolatuaren aurreikuspenak eta errezeloak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Delinkuentzia gutxitzeko asmoz.  Berria - Gaiak   2004-05-28

EAEn, delinkuentzia %6 murriztu zen iaz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Benisti txostenak delinkuentziaren aurkako neurriak proposatu dizkio Frantziako gobernuari.  Berria - Harian   2005-09-01

Bizirik irauteko delinkuentzia.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

Auzibide penala delinkuentzia jakin baten kontrako borroka gune bilakatzen da, eta, beraz, informazio prozesua beharko lukeeena auzibide erasotzaile bihurtzen da, eta epailea, auzipetuaren etsai.  Berria - Harian   2005-03-19

2 (hitz elkartuetan)

Herrialdeetan diren diru-sarreren desberdintasunak oso loturik daude biolentzia eta delinkuentzia tasekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Alkateak esan duenez, Bilbok hiri segurua izaten jarraitzen du: «Ez gara ailegatzen Bartzelona (Herrialde Katalanak) edo Madril (Espainia) bezalako hiriek duten delinkuentzia mailara».  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

delinkuentziaren aurkako (7); delinkuentziaren aurkako lege (3); eta delinkuentzia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus