Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
delineatzaile 1 iz marrazkigilea.
Hogeita zortzi urte bete arte, ez zuen jakin marrazteko eta planoak egiteko gaitasuna zuela, delineatzaile bat ezagutu, eta orduan ikusi baitzuen nola marrazten zituen hark planoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.
Delineatzaile gisa hasi zen gero bere bizitza osoan lantegi izango zuen bulegoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 145. orr.
-Lantegiko delineatzaile berri bat da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.
2 (hitz elkartuetan)
-Ez zakiat zergatik, hik beti har dezakek delineatzaile-lanposturen bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.