Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

delikatu 1 izond leuna, fina, mehea.

Otorduak gauza delikatu eta ezustekoz osatuak ziren, eta sukaldariek etengabe bestelakotzen zuten janarien arkitektura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.

Diotenez, haurren haragia omen da munduan den jaki delikatuena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

Adiskideok, Rosello guztian ez dago hau baino ardo delikatuagorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Balada delikatu biguna eta, bere melankoliarekin, bihotzarentzat eztigarria, zinez "erromantikoa".  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Ala xehetasunak Potterren belarri delikatuentzat desatseginegiak zirela pentsatu ote zuen?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Nire urdail delikatuak gauez entsalada edo kontsomea eta barazki-purea besterik ezin du burutu.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 16. orr.

Uraza eta eskarolen berde delikatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Pila haiek, ibai hura, perla koloreko itzal delikatuez hornitzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Begia eta belarria oso egitura delikatu, sentikor eta konplikatuak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Haien titiburu gorrituak gogor-gogorrak ageri ziren, kurba delikatuek dar-dar egiten zuten leun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Irribarre maliziatsua egin dit, eta besoak gurutzatuta gaztanberazko bularrak gozatu ditu poliki, goitik beherako mugimendu delikatuekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Brunok bere hausnarketa egiten zuen bitartean ni Christianez gogoratzen nintzen, itxura delikatu eta jokamolde fineko intelektualaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Ia inork ez zuen han espero loro koloretsuen tankerako txoririk; ezta Vera bezalako haran berde eta emankorrik edo Cáceres bezalako hiri delikaturik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

Portzelanazko kikara bat bezain delikatua baita adiskidetasuna.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 143. orr.

Oldarkorra da, baina orobat delikatua, zenbait kirol-aurkari desatseginen modura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Praktikan, ordea, oso modu delikatuan egiten da itzulerako mugimendua, batere presarik eta minik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Gero neskaren aita nire belarri aldera makurtu zen zerbait azaltzera, tonu delikatuan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 61. orr.

2 kontuzkoa, labaina, zaila.

Auzi delikatua da, bai.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 286. orr.

Beste inoren esku utziko ez zuen zeregin delikatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 167. orr.

Betebehar delikatu eta konplikatu askoren zama zuen ofizio bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Lanaren parterik delikatuena, zerbait esatekotan, gizona oheratzea izaten zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 140. orr.

Beregana jotzea gai delikatuen gaineko aholku eske.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

delikatu bat (7); delikatu batean (5); delikatu eta (15); delikatua da (13); delikatua eta (4); delikatuak dira (3); eta delikatu (3); eta delikatua (10); gai delikatua (5); gai delikatua da (3); hain delikatuak (3); lan delikatua (4); oso delikatua (7); oso delikatua da (3); oso delikatuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus