Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Errespetatzekoa duzu emazte horren deliberoa... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 105. orr.
Bai, badakit, neure segurtasuna ere tartean zegoen delibero hartan, baina horrek ez zuen zerikusirik izan telegrama ez bidaltzeko erabakian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 274. orr.
Preso joaiten ahalko zirenentzat, aldi huntako barka, hori izan da epaileen deliberoa. Herria 2005-11-03
Funtsean kontseilu bilkura horretako 26 deliberoetarik 23 aho batez onartuak izan dira. Herria 2002-09-19
Zuri obeditzeko delibero finkoan, zure hautuaren zain egon naiz begirunez etsia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.
Artoizetik ihes joatea izan zen hartu zuen delibero bakarra. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.
Ez da, ordea, delibero erraza Fuentesentzat.Biarnoko hiriburuan ikasi zuen boteretsuek ez dituztela deliberoak goizetik gauera hartzen. Berria - Kirola 2006-01-26
Izerdi patsetan esnatu nintzen, eta bat-batean hartu nuen Marroren etxeordeko ganbaratxoa hobeto miatzeko deliberoa, ea aurreko txandan topatu ez nuena topatzen nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.
Demokraziaren eta errepublikaren balioak arriskuan zeudela argudiatuta, Demoek bortxakeriarik eza aktiboaren filosofian oinarritutako ekintza ikusgarriak egiteko delibero sendoa hartu zuten. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.
Horrek are gaitzago egiten zidan nire deliberoan egotea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.
Sekula bere pentsa-ildo propioen ikertzeko delibero ahalmenik gabe. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 82. orr.
6etan, epaimahainaren delibero denboran, Galiziako dantzak, "Lembrazas gallegas" taldeak emanik. Herria 2003-08-14
Ohiko kar erdi inkontzienteak emaiten didan deliberoarekin lotzen naiz Caminoari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 84. orr.
Rustikori ere galdetu behar nion zein iritzi zuen gai garrantzitsu honetaz, isilik baitzegoen, deliberoz barik lotsaz, nik uste, Trigeziorekiko bere adostasuna erakutsi zuen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 61. orr.
delibero bat (7); delibero bat hartu (3); delibero hori (5); delibero horrekin (3); deliberoa eta (3); deliberoa hartu (14); deliberoa hartu du (4); deliberoa hartu zuen (3)