Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deliberazio hartara iritsi omen ziren behintzat Estatuko espezialistarik adituenak, hainbat eta hainbat froga egin ondoren. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 135. orr.
Epaileak deliberazio hori aztertu eta berretsi edo ez egin beharko du orain. Berria - Mundua 2006-05-04
Xiberoko herri alkargoaren biltzarra egin da Atarratzen; 2003eko budjetaz gain euskararen aldeko deliberazione bat presentatu du herri alkargoako kultur batzordeak. Herria 2003-04-03
Deliberazio etikoa jarduera praktikoaren esparruan gauzatzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.
Grande Marlaska epaileak, deliberazio luze baten ondoren, espetxea saihesteko 400.000 euroko bermea jartzea erabaki zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-11
Bill Clintonek Etxe Zuria utzi zuenean, bat baino gehiagok esan zuen Clinton bera zela erabaki ahalmen portzentaia minimo bat, deliberazio autonomia gutxieneko bat -ez gehiegi, ez gaitezen engaina- izan zuen AEBetako azken presidentea. Berria - Mundua 2004-10-23
Erretorika, grekeraz, jendaurreko hizketa adierazteko erabiltzen zen; alegia, deliberazio biltzarretan, auzitegietan eta Greziako hiri konstituzionaletan -batez ere Atenasen- horretarako propio araututako beste egokiera batzuetan erabiltzen zen artea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.