Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deliberatu, delibera, deliberatzen 1 da ad erabaki. (-tzera atzizkiaz)

Eta, ez bat eta ez bi, nekarren arazoa berehala azaltzera deliberatu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 56. orr.

Alabaina, isilik egotera deliberatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Bai, zinez deliberatua nintzen hola mintzatzerat, Josepe, eta erraitekoa nion nitaz ederki baliatua zela, bai eta trufatua!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

Biharamuneko damuari aurrea hartzera deliberatzen da.     «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.

Zirt edo zart egin behar eta, gorputzaz baino areago gogoaz jabetu zitzaidan bizitasuna alferrik ez galtzera deliberatu nintzen, zetorrena zetorrela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Hala, urratsez urrats, pixkana-pixkana, agurea hiltzera deliberatu nintzen, begi hartatik betiko libratzeko. hamar liberako txanpona hartu, atzera utzi, eta azkenik bost liberakoa ateratzera deliberatu zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.

Joantto deliberatua zen bere kargua molde arras eraginkorrean bete zezakeela erakustera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Harraskakoa egitera deliberatu da Gabin.     «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.

Enrico eta biok guztiz deliberaturik geunden aukera ez galtzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.

Geroago ulertuko nuen liburua saltzera deliberaturik zegoela etxera orduko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.

· Horretara ere onaren onez deliberatu zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 53. orr.

Noiz eta non deliberatzen ari zela atarian azaldu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

2 du ad erabaki. (-ela atzizkiaz)

Duda-muda une baten ondoren, trago bakar batean husteko gehitxo geratzen zela deliberatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Deliberatzen dute Josefa-k behar duela, denborarik galdu gabe, Espainiako gunera joan, lau gizon eta bi emazteren artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.

Beste hamar bat urrats egin nuen oraino aitzina eta gero deliberatu behar nuela gibelerat itzuli, delako neskaren aldean berriz iragan eta agurño bat bederen eskaini, alegia eta deusez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 162. orr.

Deliberatu zuen, egun batez, Izpegiko errekara joanen zela, non ere gerezi ondotik erori baitzen Xanti.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.

Hark, hainbat sortaldetarren gisa, ez baitzen Artigas zalea, Buenos Aires maite zuen, baina Biltzarra beraren jaioterrian izan zedila deliberatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.

Gero polikiago pentsatu zuen eta deliberatu zuen ezetz, ideia polita zela, baina ez zela posible.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 93. orr.

3 (-tzea atzizkiaz)

Batzuetan haserre jarraitzea deliberatzen nuen, baina eskolatik itzuleran kontatzeko ekartzen nituen guztiekin, ahaztu egiten zitzaidan hartutako erabakia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.

Fang-ek, esate baterako, sekretu bat dauka; ezezagun batek jotzen du haren atean; Fang-ek hiltzea deliberatzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 79. orr.

Hiritik ahalik lasterren ihes egitea deliberatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Atezainari galdetzea deliberatu nuen orduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 240. orr.

Hogei metrora patxadan itxarotea deliberatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 98. orr.

Diru-kutxan zeuden azken hondarrekin babarrun pote pila bat erostea deliberatu zuen Luis Angelek.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Deliberatu zuen bere iragan egun bakoitza hirurogeita hamar milaren bat oroipenetara laburtzea, eta gero oroipenok zifraz definitzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Haurra izatea deliberatzen duten mementotik gurasoei modulu batzuk eskaintzen zaizkie ikasten hasteko, komunikazio arloetan trebatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

4 (era burutua izenondo gisa)

Beharbada horregatik, gau hartako eztabaida inoiz baino garratzagoa izan zen eta Martak krudeltasun deliberatu batekin sakatu zituen Olatzen ahultasun jotzen zituenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

Banoa urrats deliberatu batean, oroimenean dauzkadala orain hiru eliza. besteok bildu eta hogei minutu geroago agertu zen ospakizunera, eltxoz jositako basotxora urrats deliberatuz sartuz ospakizuna bera gabe hastera gindoazen unean bertan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 195. orr.

Gauza guztiak beren modura antolatzea gustatzen zaien emakume deliberatu eta agintzaile horietako bat zen andre hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.

Gizon lerden, bizi, deliberatua; dena zain, dena pindar; jantzi beltz sinple eta galanta duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

5 gogoan erabili.

Umeen, eroen eta batere deliberatu gabe, bat-batean eta irudimen soilez basabereek bezala erabakitzen duten zentzudunen ekintzak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

Biziki luzaz, arta handirekin deliberatu ondoan, Espainiako eta Italiako anitz prelatu zendu ala oraino bizi direnak kontsultaturik eta, auzi honetako jaun kardinale hautetsi ospetsuen bozak bildurik, gure Aita Sainduak nahi izan du sententzia hau honela erabaki: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

-Funts horretan deliberatzen duzu Baionaren uztea?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Bueltatzea deliberatzen hasia zela, olibondo batzuen parean gelditu zen arnasa hartzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Dalitak bildu eta superintendentearen aholkuaz deliberatzen ari zirela, 200 bat jauntxo aizkoraz, ganibetaz, igitaiez eta lantzaz hornituak, traktoretan etorri eta dalitei erasotzen hasi ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

6 deliberatzear

Itunak deliberatzear dauden ekintzen inguruan bakarrik egiten dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

delibera dezake (3)

aho batez deliberatu (3); aurten deliberatu (3); azkenean deliberatu (4); bat egitea deliberatu (3); bat egitera deliberatu (3); batez deliberatu (3); batez deliberatu du (3)

deliberatu bainintzen (3); deliberatu bainuen (3); deliberatu baitu (5); deliberatu baitzen (5); deliberatu baitziren (3); deliberatu baitzuen (3); deliberatu batekin (4); deliberatu behar (3); deliberatu beharko (7); deliberatu beharko du (3); deliberatu beharko dute (3); deliberatu da (9); deliberatu du (83); deliberatu dugu (16); deliberatu dut (8); deliberatu dute (58); deliberatu duten (4); deliberatu eta (10); deliberatu gabe (4); deliberatu genuen (5); deliberatu nintzen (30); deliberatu nintzen arte (3); deliberatu nuen (51); deliberatu nuen neure (4); deliberatu zen (27); deliberatu zenean (4); deliberatu ziren (6); deliberatu zuen (74); deliberatu zuten (35)

egitea deliberatu (22); egitea deliberatu du (4); egitea deliberatu dute (4); egitea deliberatu eta (3); egitea deliberatu nuen (3); egitea deliberatu zuen (3); egitera deliberatu (7); elkarteak deliberatu (3); ematea deliberatu (4); ematera deliberatu (3); eramatea deliberatu (4); ere deliberatu (5); erostea deliberatu (3); eta deliberatu (13); eta deliberatu nuen (3); gelditzea deliberatu (4); hartzea deliberatu (4); hartzera deliberatu (3); hautetsiek deliberatu (6); hautetsiek deliberatu dute (6); itxarotea deliberatu (5); ixtea deliberatu (4); jarraitzea deliberatu (3); jarraitzera deliberatu (3); joatea deliberatu (10); joatea deliberatu nuen (4); joatea deliberatu zuen (3); kentzea deliberatu (3); kontseiluak deliberatu (6); kontseiluak deliberatu du (4); mantentzea deliberatu (3); non deliberatu (6); parte hartzea deliberatu (3); sartzera deliberatu (5); segitzea deliberatu (3); uztea deliberatu (9); uztea deliberatu du (3); uztea deliberatu zuen (3); uztera deliberatu (3); zela deliberatu (9); zela deliberatu nuen (4); zela deliberatu zuen (3); zer deliberatu (3); zirela deliberatu (4)

arras deliberatua (8); beti bezain deliberatua (3); deliberatua dela (5); deliberatua du (6); deliberatua dute (3); deliberatua eta (5); deliberatua izan (15); deliberatua izan da (12); deliberatua izan zen (3); deliberatua naiz (3); deliberatua nintzen (5); deliberatua zen (5); deliberatua zuen (5); eta deliberatua (8)

deliberatuko du (4); deliberaturik nengoen (4); deliberatzen ari (3); deliberatzen da (4); deliberatzen den (3); deliberatzen du (11); deliberatzen duela (3); deliberatzen dute (6); egitera deliberatzen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus