Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deliberatibo izond deliberoarena, deliberoari dagokiona.
Hiru erretorika-genero bereizten dira, kasu bakoitzean lortu nahi den helburuaren eta bideratu behar den persuasio motaren araberakoak: judiziala, deliberatiboa eta epidiktikoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Entzuleak hizlariaren tesietara lerraraztea eta horren arabera jokatzea zen bi generootako hitzaldien xedea; iraganeko gaien gaineko kontuak ebazten ziren genero judizialean, eta etorkizunekoak deliberatiboan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.