Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu omen zitzaidan emakumea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.
-Tira -esan nion deliberamenduz-, itzuli egingo gara; zure osasuna da garrantzitsuena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.
Bertute eta deliberamendua nahi izan dute erakutsi, grebara deituz hiru egunez segidan. Herria 2001-04-26
Aljeriako egonaldia betiko deliberamenduan bururatua nuen: apeztu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 61. orr.
Lapurdiko Biltzarraren deliberamenduen liburua, duela bi mende baino gehiagoko idazkiekin. Herria 2005-02-27
Eta deliberamendu hartu dut mundura itzuli eta atxilotzaile eta iruzurgile arima-gabeen artean ibiltzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 50. orr.
Ene zaldiaren deliberamenduaren baitan utzi nuen bidea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Kasik herri guziek hitz beretan hartua dute "Natura 2000"-ren kontrako deliberamendua. Herria 2003-02-20
Debaterik sortu ez duen deliberamendu bat hartua izan da frantses lege borroka anti terroristaren sailean. Herria 2005-12-15
Itungilearen borondaterik gabe ez baitago itunik; eta borondatea da azken deliberamendu ekintza. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.
· Horietarik 14ek herri-deliberamendu bat hartu dute 2x2 bidearen kontra. Herria 2005-07-14
Muntadura deliberamendu larrienak jada hartuak dira eta indarrean emaiten ari. Herria 2005-09-29
apez izaiteko deliberamendua (3); deliberamendu bat (4); deliberamendu bat hartu (3); deliberamendu hura (5); deliberamenduaren berri (3); eta deliberamendu (3); herri deliberamendu bat (3); neure deliberamenduaren (4)