Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

delegazio (69 agerraldi, 6 liburu eta 51 artikulutan; ETCn 827 agerraldi; orobat delegazione g.er.) 1 iz ordezkaritza, ordezkariaren bulegoa.

Oinarrizko datuak usadioko deiak eginez bildurik -Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Gobernuaren Delegazioa-, 450 karaktereko albistea argitaratuko nukeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Geuk, jakina, ez genuen basakeria hartaz berririk izan egun batzuk geroago arte, Delegaziotik bi diplomatikoen paraderoaz galdezka hots egin zigutenean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.

Gamesa konpainiaren «zerbitzuak sustatzeko» delegazio berria ireki du konpainiak Galesen.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

2 ordezkaritza, ordezkarien multzoa.

Palestinarren eskubide zibil urratuen berri emango duen delegazio internazional bateko kideak.  Berria - Kultura   2004-08-12

Badatoz ondoren fabrikako gorabeherak, Yinek segurutzat zeukan halako diru saria jasoko ez duen berri txarra, Japoniako delegazio bati harrera berak egin beharko diola zuzendariaren agindua...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 310. orr.

Florentziako foru sozialean izan den delegazioak hango berri eman du.  Herria   2002-12-19

Irlandako delegazioari eginikako ongi-etorri berotik landa, 1932 an Dublinera joandakoei egin zaiote omenaldia.  Herria   2002-12-05

Sindikatuko delegazio bat Iruñeko Iratxe beilategira joango da gaur goizean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

James Harkness WWFk Txinan duen delegazioko burua da.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Bob Dietz OMEk Vietnamen duen delegazioko arduradunaren arabera, [...].  Berria - Gaiak   2004-01-22

Europako Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko delegazioko zuzendari Doros Christodoulidesek.  Berria - Mundua   2004-11-23

3 delegatzea.

Edozein delegazio, ordea, ezerezean geratuko da akzioak utzi dituena batzarrean sartzen bada.  Berria - Harian   2005-06-30

Auzapezak emanak zizkion delegazioak bai itzuli dizkiola Jean Grenet-i.  Herria   2004-04-29

B ez zegoen ohituta erabakiak hartzen; izan ere, oso erabaki gutxi hartu zituen bere bizitzan, eta kasik bakar bat ere ez zen bere-berea izan; gehienetan beste hirugarren pertsonaren bidez edo delegazioz harturikoak izan ziren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 41. orr.

Egia erran, zituen delegazioak ez ziren txipiak: Baionako finantzak, ekonomia, Herriko Etxeko langileria (830 langile), zezenketak eta Basusarriko golfeko erakunde berezian Baionaren lekua.  Herria   2004-04-29

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren arrapostua igurikatu ere gabe, osteguneko bilkuran kendu dio zerbitzu publikoko delegazio kargua.  Herria   2002-11-07

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iruñeko eta Lakuako Hezkuntza Delegazioetara joango gara.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Aragoiko Gobernu Delegazioaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

SEA Arabako enpresarien elkartearen aurrean elkarretaratzea egingo dute langileek, bi enpresetako batzordeek deituta, eta, ondoren, manifestazioa izango da Lan Delegaziora bitartean.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Laiko delegazione bat izan da zer pasatzen zen jakin nahiz Baionara eta hor artetik entzun ahal izan dute Presidentak ere bost urtetarik kanbiatzen zirela.  Herria   2003-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

delegazio bat (5); duen delegazioan (3); duen delegazioko (9); duen delegazioko burua (3); europan duen delegazioko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus